martes, 1 de abril de 2025

Gaxuxa

 



Larunbat honetan, martxoaren 29an, Espainiako Junior Txapelketa burutu zen Nafarroa Arenan, Iruñean. Bertan izan zen Gaxuxa Zelaieta Eulate, -57 kg-ko kategorian.

Ostiralean, Nafarroa Arenan bertan, akreditazioa eta pisaketa egin zituen. Ondoren, zozketak egin ziren eta jakin genuen larunbatean noren aurka arituko zen. Madrilgo neska baten kontra tokatu zitzaion; ezkerra zela jakin genuen eta uchi mata izeneko teknika erabiltzen zuela.

Larunbatean ilusioz iritsi ginen Arenara, eta ordubete inguruz beroketa ariketak egin genituen Gaxuxaren txanda iritsi arte. Dena prest zegoen aurrera egiteko. Borrokara atera zen eta hirugarren mate-ra (gelditzera) iritsi baino lehen, madrildarrak uchi mata batekin ippon bat markatu zion eta borroka amaitu zen.

Txapelketan jarraitzeko, madrildarrak hurrengo borroka irabazi behar zuen Gaxuxak errepeska egiteko aukera izan zezan, baina hark galdu eta Gaxuxaren txapelketa amaitu zen.

Esperientzia motxilan gehituta etxera itzuli zen eta igandean berriro ere Larrabiden entrenatzen ari zen Espainiako Junior Selekzioko eta Nafarroako kirolariekin.

Aupa Gaxuxa!


Este sábado, 29 de marzo, se celebró el Campeonato de España Junior en el Navarra Arena, en Pamplona. Allí estuvo presente Gaxuxa Zelaieta Eulate en la categoría de -57 kg.

El viernes, también en el Navarra Arena, realizó la acreditación y el pesaje. Después salieron los sorteos y supimos contra quién lucharía el sábado. Le tocó enfrentarse a una chica de Madrid; supimos que era zurda y que utilizaba una técnica llamada uchi mata.

El sábado llegamos al Arena con ilusión y durante aproximadamente una hora hicimos ejercicios de calentamiento hasta que llegó el turno de Gaxuxa. Todo estaba listo para avanzar. Salió al combate y antes de llegar al tercer mate (pausa), la madrileña le marcó un ippon con un uchi mata y el combate terminó.

Para continuar en la competición, la madrileña debía ganar su siguiente combate para que Gaxuxa pudiera entrar en la repesca, pero perdió, y el campeonato terminó para Gaxuxa.

Con una experiencia más en la mochila, regresó a casa y el domingo ya estaba entrenando en Larrabide con los deportistas de la selección española junior y sus compañeros y compañeras navarras.

¡Aupa Gaxu!

Asteburuko partiduak - Partidos del sábado

 LARUNBATA- SÁBADO

Senior mutilak Iruñean 16:00etan: Anaitasuna - Erreka

Senior neskak Iruñean 18:00etan: Anaitasuna - Erreka

Jubenilak Olatzen 18:30etan: Valle de Egues - Erreka

Kadete mutilak  Iruñean 9:15etan: Loyola A - Erreka

Kadete neskak Iruñean 10:00etan: Erreka - Atalaya ( zelai neutrala)

Infantil neskak Donezteben 12:00etan: Erreka - Loyola C

Infantil mutilak Zangotzan 11:30etan: Cantolagua - Erreka

Alebin mistoa Atarrabian 9:00etan: Beti Onak D - Erreka

IGANDEA - DOMINGO

Kadete mutilak Uharten 10:45etan: Uharte A - Erreka

Albiste txarra

Albiste txarrak. Gutxienez Ligaren barrenean ezin izango dugu Ibai Meoki Errekako kamisetarekin jantzita ikusi, lehiaketa akitu baino 30 egun lehenago jokalaririk inskribatzea ez baita baimentzen. Azken momenturarte borrokatuko dugu gaudenokin!


Malas noticias. Nos quedamos sin ver a Ibai Meoki vestido con la camiseta del Erreka, al menos en la competición de Liga, ya que no se permite inscribir jugadores a menos de 30 días  de la finalización de la competición territorial. Pelearemos hasta el final con los que estamos. 

sábado, 29 de marzo de 2025

Neskak

🤾🏼‍♀️Senior neskak - Senior chicas🤾🏼‍♀️

ERREKA 28 -MALKAITZ 31

Izugarrizko partidua egin dugu liderraren kontra, nahiz eta irabazteko ez digun balio. Animo, zuetaz harro💪💪
----
Partidazo ante las líderes, que no nos ha servido para ganar. Anyimo, orgullos@s de vosotras 💪💪

Plis Plas Txapelketa

Atzo Labriten Garfe enpresak antolatutako "plis-plas" Txapelketako finala jokatu zen. Bertan gure esku pilotako entrenatzailea den Ugaitz Elizaldek ezin izan zuen txapela eskuratu.
Zorionak Ugaitz! Finala jokatzea ez da gutti eta!

Gaur/ Hoy

martes, 25 de marzo de 2025

Asteko partiduak - Partidos de la semana

 ASTEAZKENA - MIÉRCOLES

Kadete mutilak Donezteben 19:30etan: Erreka - Beti Onak

LARUNBATA - SÁBADO

Senior neskak Donezteben 17:00etan: Erreka - Malkaitz

Senior mutilak Donezteben 19:00etan: Erreka - Cantolagua

Kadete neskak Iruñean 11:00etan: Bardenas - Erreka ( zelai neutrala)

Infantil mutilak Donezteben 11:00etan: Erreka - Tafalla

Infantil neskak Iruñean 11:00etan: Atalaya - Erreka  (zelai neutrala)

Alebin mistoa Donezteben 12:15etan: Erreka - Txantrea

Jubenilek atsedenaldia dute.

lunes, 24 de marzo de 2025

Mutilak Final Four-aren bila!

 

🏆 Emozio handiko larunbata dugu aurretik! 

Arratsaldeari hasiera senior neskek emanen diote Malkaitz liderraren aurkako partidu gogorrean. 💪🔥

Eta 19:00etan, Iban Mindegiaren mutilek hitzordu handia dute. ⏳ Cantolaguaren aurka Final Four-a jokoan! Aurkariak forma bikainean ditugu eta oraindik ez dute partidarik galdu Txapeldunen Fasean. 🏐⚡

Irabaziz gero, Final Four-erako txartela eskuratuko dugu matematikoki! 🏅💙 Baina galtzen badugu, asko zailduko zaigu helburua.

💙 Izugarrizko giroa espero dugu,  Zangotzatik etorriko zaigun autobusa eta guzti.

Larunbatean, denak polikiroldegira!🔥


🏆 ¡Nos esperan emociones fuertes este sábado! 🏆

Abrirá la tarde el equipo senior femenino con un encuentro durísimo ante el líder: Malkaitz. 💪🔥

Y a las 19:00, gran cita para los chicos de Iban Mindegia ⏳: nos jugamos el pase a la Final Four contra Cantolagua, que llega en un momento impresionante y aún no ha perdido en el Grupo de Campeones. 🏐⚡

Si ganamos, estaremos matemáticamente en la Final Four. 🏅💙 Pero si perdemos, las cosas se pondrán muy cuesta arriba. Como decía el gran Juan de Dios Román, "un partido para ver con traje y corbata". 🎩😏

💙 Se espera ambiente de las grandes tardes en el Doneztebe Arena, con autobús desde Sangüesa para animar a los suyos. ¡ Te esperamos! 🔥

JUDO: ALEBINAK

 


Aupa ekipo!

Asier Carro Pedrosa, elizondotarra Errekako alebin bakarra izan da lehiatzen Mendillorrin Nafarroako  lehenendabiziko fasean.

Goraipatzea egin duen lan bikaina, lau konbate egin ditu eta horietatik hiru irabazi. Lehenengoa irabazita semifinaletan sartu zen eta bigarrenean finalerako posturako lehian, irabazten zihoala 4 segundutan inmobilizazioz galdu egin zuen.

Ausardiaz aurre egin zion hirugarren posturako lehiari eta hau irabazita 3. eta 4.  posturako konbatean ere ippon batez irabazi zuen hasi bezain pronto.

Zorionak Asier erakutsi duzu Nafarroa mailan buruan zaudela.

Segi hortan!

Alebinen hurrengo txapelketa apirilaren 12an.

Noelia Ariztia Cenoz.
-----------------------------------
¡Hola equipo! 

Nuestro judoka de Elizondo Asier Carro Pedrosa -47kg ha sido el único alevín del Erreka que ha disputado la primera fase del campeonato navarro alevín disputado este sábado 22 de marzo en Mendillorri.

Nombrar el precioso trabajo que ha realizado ganando 3 combates de 4. Ganando el primero ha llegado a las semifinales y en su segundo combate donde se jugaba el pase a la final, mientras iba ganando a acabado perdiendo siendo inmovilizado a falta de 4 segundos para acabar el combate.

Con valentía a perseguido su intención en su siguiente combate, el combate para el tercer puesto. Una vez ganado este, ha pasado a disputarse el tercer y cuarto lugar para los puntos del campeonato, y nada mas salir a competir en este último combate, ha ganado con un ippon de inmediato.

Enhorabuena ya que has demostrado que estas en cabeza de tu peso y tu categoría en Navarra.

A seguir así.

Su próxima competición será el día 12 de abril.

Noelia Ariztia Cenoz.

domingo, 23 de marzo de 2025

Sufrituta, baina irabazi!!

🏆 SENIOR MUTILAK - SENIOR CHICOS 🏆

🤾🏼‍♀️BURLADA 28 -ERREKA 31🤾🏼‍♀️

Nola sufritu dugun😅😅, baina behar beharrezkoak genituen bi puntuak etxera ekarri ditugu.

Final Four-aren ametsak aintzinera egiten du.

Datorren larunbatean hil ala biziko partidua Donezteben, Cantolaguaren kontra.💪💪
--- 
Sangre, sudor...y no hemos llegado a las lágrimas 😅😅. Al final, hemos traído a casa dos puntos que eran vitales.

El sueño de la Final Four sigue adelante.

El sábado que viene nos la jugamos en casa frente al Cantolagua.💪💪